Bertsoa eta Zinema V. Nortasuna etxola batean. (Josu Martinez)

1964an Jorge Oteizak argitaratutako Quosque tandem liburuak astindu handia ekarri zuen Euskal Herrira; bertan agertutako teoriek diziplina ezberdinetako sortzaileen artean berebiziko eragina izan zuten hainbat urtetan zehar. Hala, ordutik aurrera, bertsolaria Euskal Herriaren irudi folkloriko izatetik, bere arimaren ispilu izatera pasatu zen, zortziko txikia kasik historiaurreko mintzo izpiritual bilakatuz.

Nortasuna

1976an, Paristik iritsi berria zen Pedro de la Sotak (Buenos Aires, 1949) Remigio Mendiburu eskultoreari buruzko 40 minutuko filma osatu zuen: Nortasuna. Izenburuari bakarrik erreparatuta, asma genezake zein zen filmaren ildo nagusia. GAUR taldean Oteizarekin aritu zen Mendibururen lana, beti zurari lotua, euskal izaeraren banguardiako plasmazio moduan agertzen zaigu.

Zurak gobernatutako mendi paisaiak nagusi, Mendibururen eskulturak ingurune naturalean kokatuta ikusten ditugu, haren elementu bat gehiago bailiran. Dena historiaurretik datorren armonia batean dagoela dirudi; ura borborka dakarren ibaia, zuhaitzez betetako basoa, Mendibururen eskultura mendiaren erdian…. eta txandaka, Mikel Laboa eta hiru bertsolari kantuan zurez eta lastoz egindako etxola batean.

 Notasuna 1

Lazkano, Gorrotxategi eta Xalbador dira bertsolariak. Oso modu teatralean, bakoitza etxolaren alde banatan kokatzen dira, zutik: Lazkano atean, Gorrotxategi erdialdean eta Xalbador hondoan. Haien aurrean, lasto gainean eserita, hainbat gazte entzuten.

Paisaiaren edo Mendibururen lanen prolongazio bat bailiran, hitzetara itzultzen dute euskal arimaren mintzoa. Hala dio Lazkanok:

Lazkano:

Mendiak beti gauza handi bat

erakutsi digu guri

Baina aspaldian mutatzen doa

honek gezurra dirudi

Gizaldiz gizaldi gorde degu

geure izatean irudi

Lehen zugaitz eta pago zirenak

bihurtu dira pinudi.

Nortasuna 4

Geroago, Xalbadorrek jatorriaren garrantziari egiten dio erreferentzia:

 Nortasuna 3

Xalbador:

Zeruaren ta lurraren jabe

gaur jaunak beha gaitzala

Galtzetik zuhaitz gaixuaren

usaia eta itzala

Ikusten degu gizonak haren

aurka sendo dabiltzala

ez ote zagon askoz hobeki

jaunak egin zun bezala?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s