Gaur Chez Les Basques… Huber Knapp eta Amets Arzallus

Jean Luc Godard-en erretratugilea izan zen Huber Knapp zinegile frantziarra. Baina ez harena bakarrik. Euskal Herrian egin zituen bi dokumentaletan, besteak beste, Jean Elizalde Zerbitzari apez euskaltzaina eta Etxahun Irurikoa erretratatu zituen.

Zer ikusi zuen Pariseko zinegile batek Gerezietako apez zaharrarengan, filma oso bat dedikatzeko? Zer ziren harentzat Zuberoako artzainak?

Gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, Bilboko Bizkaia Aretoan, Knappen bi filmak LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE ikusgai izango ditugu, eta, AMETS ARZALLUS. Euskal Herriko bertsolari txapeldunak, atzerritarren begiradari buruz gogoetatuko du, baina baita begirada hori euskaldunak hautemateko moduaz. Berak badu esperientzia “filmatua” izatean…

Knapp-en begirada, alta, ez da “begirada folkloriko tipikoa”. Umorez eta bihurrikeriaz gainezka dago haren soa.

http://www.ina.fr/video/CFP86657706

ZER: LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE filmak + AMETS ARZALLUSen hitzaldia
NON: UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra)
NOIZ: Gaur, 18:30etan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s