Zer da hau

Zineari buruzko blog bat da hau.

Blog akademiko bat.

Dibulgaziokoa.

Ikerlari desberdinen topagunea.

Zinemazaleen txokoa.

Hori guztia da blog hau, eta askoz gehiago izango delakoan gaude.

Euskaraz egindako zinemagintza aztertzen dugun ikerlari talde bat gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko eta Komunikazio Sailaren baitan, 2005 urtetik hona garatu den zinemagintza interesgunetzat daukagunak.

Euskal zinearen inguruan orain arte jorratu diren eztabaida akademikoak gai bakar batean zentratu dira gehienetan, hain zuzen ere “euskal zinea” deitzen den hori zer izan daitekeen argitzean. Euskaraz ekoiztutako filmeek, ordea, alboratuta uzten dute “euskal zinea” zer den definitzeko urtetan luzatu den eztabaida: film euskaldunak dira zentzu literalean, euskaraz eginda baitaude. 80Ko hamarkadan sortutako filmak “euskal zine nazional” bati mesede egin nahi bazioten, XXI mendeko euskal zinemagintzan ez da halako asmorik somatzen. Eneko Olasagasti (2004) zinegilearen hitzetan “gure historia eta ikuspuntuak irudiz eta euskaraz” kontatzea da asmo orokorra.

Olasagastiren hitzak lapurtu ditugu blog hau bataiatzerako orduan.

Irudiz eta euskaraz gaur egun egiten dena interesatzen zaigu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s