Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da eta 2011tik Eusko Jaurlaritzako ikerlari postdoktorala.
Azken urteetan Queen Mary, University of Londonen eta University of East Anglian ibili da lanean. 2013ko urtarrilean Leioara itzuli da, euskal zinearen inguruko ikerketa bati ekiteko, NOR taldearen baitan.
Bere ibilbide akademikoak emandako fruituak hemen ikus daitezke.
Idazlea ere bada, eta liburu hauek argitaratu ditu euskaraz.
Twitter bidez ere jarraitu dezakezu
Miriam Frances (Azkoitia, 1989) Publizitatea eta Harreman Publikoetan Lizentziatu zen 2011n. Orain, Ikus-Entzunezko Komunikazioko Lizentziatura eta Gizarte Komunikazio Masterra burutzen ari da.
Gizarte Komunikazio Masterrean tesina bat egiten dabil, bere aztergaiak euskarazko zinearen promozioa eta honen diskurtso komunikatiboa dira. Aupa Etxebeste filmaren kasua izango da tesinaren ikergaia.
Publis publizitate agentzian eta FK-n diseinu grafiko lanetan ibili izan da.
Twitter bidez ere jarraitu dezakezu.
Josu Martinez (Bilbo, 1986) Ikus-Entzunezko Komunikazioko eta Gizarte Antropologiako ikasketak egin ditu EHUn. Eusko Jaurlaritzako ikerlari predoktorala da 2011tik. “Zinema eta euskal nortasun kolektiboa” da bere ikerlerroa. Nor ikerketa taldeko kidea ere bada.
Zinemagile bezala, lau dokumental zuzendu ditu: “Itsasoaren Alaba” (2009), “Sagarren Denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010) eta “Barrura begiratzeko Leihoak” (2012).
Kaixo neskak,
Jakin nahiko nuke ea sukaldaritzari buruzko euskal film baten berri al duzuen. Orain dela are bat urte ikusi nuen eta ez dakit izena, Donostian filmatuta zegoen. Mesedez, nola deitzen den badakizue, bidali korreo bat: anevarela7@gmail.com helbidera.
Zuen bloga paregabea da, lan asko egin behar zan duzue, animo neskak, aupa sasoia.
Aio eta eskerrik asko.
Ane
Kaixo Ane,
Barka beranta; oker ez banabil, ‘Sukalde kontuak’ Aizpea Goenagaren filmaz ari zara.
Ondo izan,
Miren.
Eskerrik asko!
Kaixo koadrila,
lehenik eta behin, zorionak egiten duzuen lanagatik.
Urriaren 24an, Liburutegien eguna ospatzen da, eta horren harira liburutegiak aipatu/ikusten diren liburu eta ikusentzunezkoen erakusketa bat antolatu nahi genuke.
Erreferentzia ugari dugu literatura eta zine unibertsalari dagokionez, baina oso gutxi liburutegiak ikusi/aipatzen diren euskal literatura eta zineari buruz.
Hori dela eta, hau da gure kontsulta: gogoratzen duzue liburutegiak edo/eta liburuzainak aipatzen/ikusten den euskal pelikularik?
Aldez aurretik, mila eta bat esker.