Jean Luc Godard-en erretratugilea izan zen Huber Knapp zinegile frantziarra. Baina ez harena bakarrik. Euskal Herrian egin zituen bi dokumentaletan, besteak beste, Jean Elizalde Zerbitzari apez euskaltzaina eta Etxahun Irurikoa erretratatu zituen.
Zer ikusi zuen Pariseko zinegile batek Gerezietako apez zaharrarengan, filma oso bat dedikatzeko? Zer ziren harentzat Zuberoako artzainak?
Gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, Bilboko Bizkaia Aretoan, Knappen bi filmak LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE ikusgai izango ditugu, eta, AMETS ARZALLUS. Euskal Herriko bertsolari txapeldunak, atzerritarren begiradari buruz gogoetatuko du, baina baita begirada hori euskaldunak hautemateko moduaz. Berak badu esperientzia “filmatua” izatean…
Knapp-en begirada, alta, ez da “begirada folkloriko tipikoa”. Umorez eta bihurrikeriaz gainezka dago haren soa.
http://www.ina.fr/video/CFP86657706
ZER: LE CURÉ BASQUE DE GRECIETTE eta EN SOULE filmak + AMETS ARZALLUSen hitzaldia
NON: UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra)
NOIZ: Gaur, 18:30etan.