Euskal zinema ikertzen: lehenengo zailtasunak

Nork esan zuen euskal zinema ikertzea erraza izango zenik?

Nire ikerketaren lehenengo eragozpena, ordea, oso oinarrizkoa izan da, eta egia esanda ez nuen espero. Zailtasunak daude pelikula gehienak lortzeko! Zinema ikertzen dugunean, batez ere eduki aldetik egiten badugu, pelikula bat behin eta berriz ikusi beharra dago: DVDa edo bestelako soporteak behar ditugu eskura etengabe.

Bada, euskal zinearekin ez da hain erraza hain oinarrizko beharrizana betetzea.

noma

Hasiera batean, oso lagungarria ematen zuen EITBren ekimen honek: pelikulak doan, euskaraz eta streaming bidez ikusteko aukera. Pagotxa! Bikoiztutako zein originalki euskaraz diren filmak zeuden ikusgai, tartean euskal zinemagintza berriko pelikula dezente. Bada, Ander ikusten ari nintzela bideoa eten egin zen eta orria freskatu nuenean… sorpresa! Betiko desagertu zen. Ez bakarrik Ander, baita ere Zorion Perfektua, Izarren Argia, AmerikanuakGure zerrendako lau pelikula baino ez da geratzen orain eitb.com-en: Aupa Etxebeste, Kutsidazu bidea, Ixabel, Nomadak TX eta Eutsi.

Auskalo zergatik.

Horretaz gain, liburutegietan saiatzea badago (Izarren Argia, adibidez, Bilboko Bidebarrieta liburutegian badute), liburu-dendetan –amazon eta elkar-en badago zerbait– edo ekoizte-etxeekin harremanetan jartzea: guztiak ez dira lagungarriak izan zentzu honetan.

Dragoi-ehiztaria modu arraro samarrean ikusi dut: interneteko kopia pirata bat, eta gaztelerara bikoiztuta! Ander-en DVDa frantsesa lortu dut azkenean, eta tag-line honekin egin dut topo karatulan bertan: le Brokeback Mountain” espagnol (oh là, là).

mugaldekoak2-400

Puntu honetara ailegatuta, eta bazter ugari nahastu ostean, ezinezkoa egin zait hurrengo pelikulak topatzea.

–          Txorixak galduta egozanian

–          Agian

–          Mugaldekoak

–          Arriya

–          Galerna, ekaitz ezezaguna.

Norbaitek nire bilaketan lagungarria izan daitekeen pistaren bat balu, asko estimatuko nuke.

Advertisements