Itzali argiak, hastera goaz

Ongi etorri, zinemazale, kulturzale edo kuxkuxero hori.

Euskal zinemagintza berriari eskainitako bloga duzu honako hau.

Zeri esaten diogu “euskal zinemagintza berria”?

Urte luzeetan euskal zinea definitzerako orduan sortutako eztabaidetatik harago kokatzen gara, gure interesgunea euskarazko pelikulak baitira, hau da, euskal pelikulak zentzu literalean.

Eta berria esaten diogu 2005etik hona egindako zinemagintzan jarriko dugulako gure arreta.

Zergatik 2005? Bada, urte horretan, hamabi urteko lehorte esanguratsuaren ostean,  lehenengoz estreinatuko delako euskarazko film luze bat areto komertzialetan:  Aupa, Etxebeste! (A. Altuna, T. Esnal).

Eta ez hori bakarrik. Ordutik, euskarazko zinemagintzak susperraldi apal baina esanguratsua bizi izan du, urtero bataz besteko euskarazko film bi estreinatu direlarik. Horrelako erregulartasuna inoiz ikusi gabekoa zen euskarazko zinemagintzan.

Aupa Etxebeste Poster

Loraldi? Susperraldi? Ilusio faltsua? Atzera bueltarik ez duen joera? Horixe ikertzera goaz.

2005-2012 tartean, euskal zinemagintzak emandako fruituak pilatzen ari zaizkigu, eta fenomeno berri honi ikuspuntu akademikotik ere begiratu nahi diogu. Zer kontatzen dute pelikula hauek? Nola kontatzen dute? Nola ulertzen da euskarazko zinemagintzaren berjaiotze hau? Publikoarengan ailegatzen da? Nola?

Palomitekin edo palomitarik gabe, jesarri eta disfrutatu.

Utzi iruzkina