Zinegin festibalari buruz Edinburgon

Datorren ostiralean, hilak 28, Miren Maniasek¬†Zinegin Basque film festival: a non-existent audience revealed¬†izeneko lana aurkeztuko du Edinburgoko International Film Audiences Conference delakoan. Ponentzia hau, blog hau osatzen dugunon artean taxutua, Iparraldeko audientziak euskal zinea ikusteko duen zailtasunaz aritzen da. Frantziako estatuak “bere” zinea babesteko ¬†inposatzen dituen muga guztien gainetik, Hazparnen ospatzen den Zinegin festibalak aukera ederra eskaintzen du Iparraldeko audientzia eta euskal zinemaren arteko harremana gauzatu dadin. Zehazki, pasa den edizioan (2013ko abenduan) Hazparnen bildutako ikusleen artean egindako ikerketa baten berri emango du Miren Maniasek, ikusle hauen espektatibak eta motibazioak azaleratuz.

EIFAC_image.scaled

Konferentziaren programa osoa, hemen.

Zinegin festibalari buruz gehiago jakiteko, hemen klik.

zinegin

Advertisements