Bartzelonako euskal zinemaren jaialdia: Zinemaldia.cat

Hutsune bat bete nahian, Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemaren jaialdia antolatu nahi du otsailaren 13tik 22ra bitartean. Eta horretarako, crowfunding kanpaina sortu dute TotSuma plataforma bidez. Helburua da duela zortzi urtetik antolatzen duten mostrak aurrerapauso bat eman dezan eta Bartzelonako zinema areto komertzialetara salto egitea; izan ere, hiriburuak ez du euskal zinema jaialdirik oraindik. Horrek, ordea, kostu handia du. Baina Bartzelonako Euskal Etxeak kataluniako ikusleei euskal zinema erakustearen aldeko apustua egin nahi du bere IX. edizioan.

znmldAurtengo edizioaren kartela Igotz Ziarretak egin du; Eusko Jaurlaritzak aurtengo Fitur azokara eramandako irudiaren egilea

Dagoeneko aurreratu dute karteldegiaren zati bat: ‘Asier ETA biok‘ (2014), ‘El método Arrieta‘ (2013) eta ‘Sin título, 200×133‘ (2013) dokumentalen proiekzioa. Sail ofizialeko lehiaketaz gain, eztabaida saioak, mintegiak eta aurkezpenak ere jasoko ditu zinemaldiak. Azkenik, euskal eta katalan sortzaileen arteko topagune ere izango da.

Advertisements

One thought on “Bartzelonako euskal zinemaren jaialdia: Zinemaldia.cat

  1. Kaixo. Martxoaren 14an hasi eta hurrengo hilabetean zehar martxan egongo da Laburbira zirkuituaren hamaikagarren edizioa. 30 emanaldi egingo dira guztira eta ondoko zazpi filmak ikusi ahal izango dira saio hauetan:

    Abuztua (Pello Gutierrez)
    Aio (Asier Sustaeta eta Ebaki Produkzioak)
    Euskaldun berriaren esketxa (Kepa Errasti)
    Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Aitor Gametxo, Maider Fenandez eta Maria Elorza)
    Marylin (Iñaki Beraetxe)
    Plaza bakarra (Mediaworks 3.0)
    Sormenaren bide ezkutuak (Lara Izagirre)

    Informazio gehiago: http://www.topagunea.org/laburbira  edo iragartzeko argitaratu dugun berrian.

    Eskerrik asko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s