Josu Martinezen hitzaldia. Martxoak 28, osteguna, Baionako Euskal Museoan. 20:30etan.
1896ko agorrilaren 1ean Lumiere anaiek filma bat proiektatu zuten Biarritzen. Zinema Euskal Herrira iristen zen lehen aldia zen. Esan liteke, egun hartan, Euskal Herriak zinema deskubritu zuela.
Baina noiz deskubritu zuen Zinemak Euskal Herria?
Nola ikusi gaitu Zinemak Euskaldunok? Eta guk? Nola irudikatu dugu euskaldunok gure herria pantailan?
120 urte hauetako filma ezberdinen zatiak erakutsiz, galdera horiei erantzuten saiatuko naiz. Atzerriko zuzendarien obrak (holliwoodeko estatubatuar, espainiako frankista, pariseko frantses, alemaniako nazi…) eta garai ezberdinetako Euskal Herritarrek egindakoak.
Azken buruan, nola har liteke iruditan ikusezina dena? Edo Marc Legassek esango zukeenez: Nola erakutsi esistitu ere egiten ez den herri bat?