Euskal zinemagintzaren inguruan dagoen «hutsunea» betetzeko erreminta eraginkorra delakoan da azkoitiarra. «Akademikoki ez da asko landu azken urteetako euskal zinemagintza. Euskal zinemagintzaz asko teorizatu zen bere garaian, baina hamabi urteko hutsunea egon zen, ez zen euskarazko filmerik egin tarte horretan. Orain, abiadura pixkat hartu duenez, gaia aztertzeko modukoa dela iruditzen zaigu».
Horrela mintzatzen da Miriam Frances Urola Kostako Hitzan, gaur argitaratu den gure blogari buruzko erreportajean. Elkarrizketa osoa hemen irakurgai.